26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

akoitzaren botere mailan—. Horiek horrela, Durkheimek gizarte

errealitateari esleitu zion arbitrariotasuna bi alderditan interpretatu daiteke:

lehenik eta behin, errealitate arbitrarioa da giza eraikuntza bat izatearren;

bigarrenik, errealitate arbitrarioa da ez dagoelako arrazoiaren mende,

indarraren mende eraikita baizik.

Halaz ere, eta horixe azpimarratu gura dugu hemen, arrazoiak izan

dezake garrantzia indar sozial modura ulertuta. Esan nahi baita, Beranduko

Modernitateko gizarteetan, irudikapen sozialen ustezko zientifikotasuna eta

arrazoiaren erabilera, gizarte irudikapen horien eraginkortasun sozialaren

baldintzetako bat bilakatu da. Horrenbestez, baliabide kognitibo legitimoen

erabilera, baita kulturgile- eta intelektual-taldeen jarduera ere,

ezinbestekoak dira sineste eta irudikapen sozialen sorkuntzan. Bada, tresna

horien bitartez erdiesten dira gero eta gehiago ebidentzia sozialak gaur

egun.

Hartara, mendeko definitzaileak ere, hau da, gizarte errealitatearen

definizio jardunean botere sozial gutxien daukaten aktoreak ere, behartuta

daude aldi bakoitzean eskura dauden tresnak erabiltzera, hala nola,

ezagutza legitimoak, baliabide kognitiboak eta arrazoiketak. 205 Euskal

205 Zenbait pentsalarik, hala ere, ahuldade sozialetik abiatuta egindako arrazoiketaren

frustrazioa adierazten dute: Orduan, gure eskubidea (gure arrazoia) demostrazio

historiko eta filosofiko eztabaidaezinekin, razionalki nahiko genuke ziurtatu, modu

objektibo zientifikoan eta absolutuki alegia, gure argumentu biribilei etsaiek ere deus

ezin objektatu ahal izan liezaieketen moduan, goitik beheraino burdinazko logika

hertsiz lotu-lotua dena (…) gero deskubritzen den arte pretentsio hori, burujope hori,

razionalki ezinezkoa izateaz gain, sozialki eta politikoki alfer-alferrikakoa ere bazela

(…) Nondik datorkit niri gurariok inori arrazoitu eta justifikatu beharraren sentimendu

horixe bera, premia hori, ezpada gizartearen gaurko eraketak haiek nigan ukatzen eta

zanpatzen eta nolabait moralki “debekatzen” dizkidalako faktotik? (…) Asko ez du

balio (…), baina —gizon-emakumeon joko hauetan— kulturgintzaren aportazio apala,

onenean ere, horretantxe bakarrik datza: egin, bai lanak, borrokak, poesiak,

zuzenbideak, ekonomiak nahiz politikak egiten diharduten proiektuaren soinean, berak

463

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!