26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kultura mugimenduaren behinolako eginkizunak eurenganatu dituzte —

baita bestelako mugimenduenak ere, jakina—.

Autonomia Erkidegoaren instituzionalizazio prozesuaren bilakaera,

dena den, anbiguotasunez beteta burutu da. Era askotako arrazoiak daude

tartean. Ezin da ahaztu, batetik, botere autonomikoa estatutik eratorritakoa

izateaz gain estatuak ezarritako muga juridiko eta eskumenen araberakoa

dela eta, bestetik, mugarri horiekin ados ez dagoen indar nazionalista batek

kudeatu duela orain arte botere esparru hori. Abiapuntu horrek itxura

kontraesankorra eman dio eraikuntza autonomikoari. Horiek horrela, botere

autonomikoaren kudeatzaile izandako nazionalismo kontserbadoreak, muga

horiekin jokatuta ere, eskuratutako baliabideekin bizitza sozialeko alor

guztiak instituzionalizatu nahi izan ditu bere aginte esparruan, eta horrela,

bere interesen kontrolpean jarri —emaitza gaininstituzionalizazioa izan da,

zenbaiten ustez, estatu bat eratzen ariko bailitzan jardun baitu alderdi

hegemonikoak—. 282 Aipatu instituzionalizazioa goiz-goizdanik jarri zen

abian kultura esparruan, hala erakunde berrien sorreraren bitartez —Euskal

Irrati-Telebista (ETB), Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko

Erakundea (HABE)—, nola lege eta araudiak bide zirela —Ikastolen

Titularitate Publikoaren Arautegia (1979), Euskararen Erabilera Arautzeko

Legea (1982)—. Ebazpen horiek kultura eta hizkuntzaren esparrua arautu

ez ezik administrazioaren eginkizunaren mende ere jarri zuten hura, halako

moldez non, behinola kultura mugimenduak zenbait arlotan zeukan

282 Horixe da A. Gurrutxagaren tesia: Por razones institucionales, por razones

económicas y por razones ideológicas, la construcción autonómica

sobreinstitucionaliza la vida social y política vasca. El pragmatismo del partido

mayoritario (PNV), así como su concepción del País Vasco, derivado de la tradición

que protege, identifica la construcción nacional con la sobreinstitucionalización y con

el hecho de que con la institucionalización se construye el País Vasco, de igual modo

que si se estuviera levantando la estructura administrativa de un nuevo estado (…) La

estructura institucional refleja los intereses del partido hegemónico así como la

necesidad de sostener las clientelas que disfrutan de los bienes particulares que la

estructura política puede trasladarles (Gurrutxaga, 1996: 157; 158).

551

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!