26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gizarteetan. Erakundeok osatu dute gaur egungo kultura esparruaren hazia

eta euren barnean garatu dute kultura eragileek eragin lana XVIII. mendetik

XX. mende hasiera arte: saloia eta kafe-etxea; elkarte zientifikoa eta berri

papera; literatura merkatua eta publizitatearen mundua; alderdi politikoa

eta, azkenik, bohemia eta aldizkari txikia izan dira, hurrenez hurren,

erakunde horiek, Coserren ustez. Aukeraketek maizenean irizpide

arbitrarioa izaten dutela onartuta ere, berak uste du aipatu instituzioek

ezaugarri bat partekatzen dutela: mota guztietako intelektualek erabili

dituzten heinean, bokazio intelektualaren hazkunderako inkubagailu

nagusiak izan dira mendebaldean (Coser, 1968: 20). Azaleratzen ari zen

intelektualaren eta osatzen ari zen publikoaren arteko bitartekaritza

funtzioa betetzea egozten die Coserrek erakunde horiei. Halatan,

kulturgilea hainbat erakunderen plataforma baliatuz iritsi dela intelektual

izatera erakusten digu autoreak.

Gorteko gizartearen murriztapen zurrunetatik at kokaturiko saloia

pentsalari eta idazle burgesek eskura izan zuten lehen gune garrantzitsua

izan zen. Bertan, autore isolatuak beste idazle eta artistekin elkartzeko

aukera izan zuen, baita lehen publiko aristokrata eta burgesarekin

harremana sortzeko ere. Kafe-etxea, bestalde, erakunde “herritarragoa”

izan zen. Kafe-etxeetan idazleek berdintasunezko harremanak eduki

zituzten kideekin eta publikoarekin. Bai saloia eta bai, beranduago, kafe-

etxea murrizketa formalez libre zeuden gune bihurtu ziren Aro

Modernoaren hasieran. Beraz, ideia trukerako leku egokiak aurkitu zituzten

haietan idazleek.

Elkarte zientifikoak, bestalde, ezagutza mota berriari loturik agertu

ziren. Enpresa sozial eta moral gisara, zientziak ezin zuen aurrera egin

zientzialariek euren lanean sariak eta pizgarriak jaso ezean. Premia horren

214

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!