26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

egintzaren esparruan. Horixe da Siguanek aipatzen duen bigarren urratsa.

Pizkundeak, hartara, ideologia eta proiektu politiko jakin bati lotuta agertu

ziren. Ideologiari dagokionez, XIX. mendean fase horretara heldu ziren

mugimendu aldarrikatzaile guztiek partekatu zuten antzeko justifikazio

ideologikoa: alemaniar ilustraziotik ekarritako nazioaren ideia. Ideia horrek

espazio geografiko berean finkaturiko komunitate gisa irudikatzen zuen

nazioa: komunitate nazionalak iragan historiko eta kultura komunak

zeuzkan eta kultura hori adierazten zuen hizkuntzaren jabe zen. Funtsean,

nazio-estatuek euren barnean hizkuntza batasuna oinarritzeko baliaturiko

hizkuntza nazionalismoaren teoria bera erabili zuten estaturik gabeko

komunitateek ere.

Azkenik, pizkundeen hirugarren osagarria hizkuntza politika da,

hizkuntza gutxituaren iraupenak beraren gaineko egintza planifikatua

eskatzen baitu Modernitatearen baldintzetan. Politika horrek bi egintza atal

hartzen ditu barnean. Bata linguistikoa, adiera hertsian esanda; horrek

hizkuntza arauaren definizioa dauka helburutzat, hots, hizkuntzaren

kodifikazioa eta batasuna. Bestea, gizartera bideratzen da eta hizkuntzaren

erabilera sustatzea eta “normalizatzea” du xede. (Gerora interbentzio eredu

horiek “corpus planning” eta “status planning” izenez ezagutu dira).

Eusko Pizkundeak aipatu ditugun osagarri tipiko horiek erakusten

ditu, hau da elite kulturalak eratutako mugimendu soziokulturala zen

funtsean eta euskararen gaineko interbentzioa proposatzen zuen; halaz ere,

lotura politiko agerikoak zeuzkan. Mugimenduaren sorreraren testuinguru

soziopolitikoak zerikusia izan zuen ezaugarritze horretan. Bada, euskal

hizkuntza eta kulturari buruzko kezka intelektuala eta kontzientzi hartzea

gizarte aldaketa eta eraso politiko bortitzen testuinguruan sortu eta garatu

zen Euskal Herrian, Frantses Iraultzaren ondorengo Iparraldean eta Foruen

468

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!