26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

populazioaren hazkundeak eragin nabarmenak eduki dituzte kulturaren

esparruan. Besteak beste, kulturaren espezializazio eta zatiketa prozesuak

bide direla, elkarrekin modu konplexuan uztartuta dauden azpiesparruak

edo mikrokosmosak sortu dira, eta horiekin batera, haien barnean

garatutako jarduera intelektualen dibertsifikazioa ere gertatu da (Coser,

1968: 259 eta hur. 360 eta hur.; Shils, 1976: 30-34, 139; Shils, 1977: 138-

139). Kultura eragileek, beraz, gero eta jarduera-eremu berezitu eta

zatikatuagoan dihardute gaur egun.

Horrenbestez, gaur egungo kultura esparruak harreman-sare

korapilatsua osatzen du: era askotako diziplina zientifikoak euren

adarkadura guztiekin, literaturaren alorra eta arteak, askotariko erakunde

akademiko eta ikerkuntza entitateak, argitaletxeak eta hedabideak —

dagozkien merkatu eta bilbe instituzionalekin— baita kultura enpresak ere

aurkitzen ditugu modu trinkoan bilbaturik haren gunean. Orain mende bat

ezezaguna zen konplexotasun maila hori. Izatez, XIX. mendeko gizarte

garatuetan esparru intelektuala literatura eta artearen eremuetara mugaturik

zegoen batik bat. 48

Kulturaren mikrounibertsoen zatiketak eraginak dauzka beste esparru

batzuekin —esparru ekonomikoarekin edo politikoarekin, adibidez—

ezarritako harremanetan. Izan ere, zenbat eta nahasiagoak eta zabalagoak

izan esparruaren harremanak, hainbat eta elkargune gehiago sortzen dira

kulturaren eta merkatuaren artean, kulturaren eta estatuaren artean,

kulturaren eta botere politikoen artean. Hartara, kultura eragileek gaur egun

48 Prozesu berbera gertatu da berandu garatu diren kulturetan, alegia, kultura gutxitu eta

ez ofizialetan. Hartara, mendeko kulturetan ere literatura izan ohi da kultura esparruaren

muina eta idazlea intelektualaren prototipoa. Aldiz, gizarte garatuetako kultura

nagusietan, hots, garapen goiztiarragoa eta bizkorragoa izan dutenetan, instantzia

tekniko eta zientifikoek gero eta garrantzi handiagoa hartu dute kulturgintzaren barruan

(Lamo de Espinosa, 1996: 210).

132

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!