26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Habitusak gorputzean —haragian— inprimatzen du sozialtasuna;

haren bitartez, ohitura gorputz egiten da gizakiengan. Weberrek adierazten

duen legez, habitusa egintza kontzientearen kontrakoa da —la íntima

sumisión a la costumbre, por decirlo así hecha carne— (Weber, 1979: 24).

Sozializazio prozesuak baino ez du ahalbidetzen transmutazio hori.

Lehendabizi, gizakia gizartean sarrarazten duen sozializazio primarioak eta,

gero, gizartearen esparru espezializatuetarako sarbidea ematen duen

sozializazio sekundarioak eraldatzen dute haurraren eros asoziala izaki

sozializatu bihurtu arte. Izaki sozializatua, halatan, bere gizarteko egitura

objektiboekin identifikaturiko izakia dugu, haren eskariei erantzuteko

egokiturik baitago dagoeneko.

Horiek horrela, habitus primarioa arrazoiaren aurretik dator.

Sozializazio primarioak naturaren ordena itxuraldatzen du, hau da,

gizakiari bigarren mailako natura bat gehitzen dio. 51 Hartara, lehen

sozializazioan jasotzen dena ez da ez arrazoiketaren ahalmena. Aitzitik,

51 Egia da gizakiengan natura eta kultura uztartzen direla, modu banaezinean uztartu ere.

Batzuek gaur egungo kulturan oharkabean geratutako naturaren edo senaren bulkaden

garrantzia azpimarratu dute. Hala, gizakiaren abere izaera eta izaera horrek elkarte

bizitzan dituen ondorioak nabarmendu dituzte. (Ikus, adibidez, Azurmendi, 1991).

Egitura biologikoa, gaur egun dakigunaren arabera, kulturaren garapenarekin batera

osatu da. Geertzek, esaterako, bilakaerari buruz antropologian onartzen diren

abiapuntuak aipatzen ditu: Se descartó la perspectiva secuencial de las relaciones entre

la evolución física y el desarrollo cultural del hombre en beneficio de la idea de una

superposición interactiva. Se descubrió que el grueso de los cambios biológicos que

engendraron al hombre moderno a partir de sus progenitores más inmediatos se

produjeron en el sistema nervioso central y muy especialmente en el cerebro (…) Esto

significa que la cultura más que agregarse, por así decirlo, a un animal terminado o

virtualmente terminado, fue un elemento constitutivo y un elemento central en la

producción de ese animal mismo (…) Entre las estructuras culturales, el cuerpo y el

cerebro, se creó un sistema de realimentación positiva en el cual cada parte modelaba

el progreso de la obra (…) La frontera entre lo que está innatamente controlado y lo

que está culturalmente controlado en la conducta humana es una línea mal definida y

fluctuante (Geertz, 1987: 53, 54, 55). Naturaren eta kulturaren arteko dialektika

horretan, soziologiari bigarren elementuaren eragina azpimarratzea dagokio. Alta,

hemen nabarmendu nahi dugu gizartearen eragina gizakiaren egitura inkontzienteetan

txertaturik dagoela bereziki, hartara, kulturak “bigarren natura” gisa diharduela gizakien

bizitzan.

140

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!