26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ginoan, kapital ekonomikoaren jabetzaren mende daude, hein handi batean.

Horrenbestez, kapital ekonomikoak premia ekonomikoei buruzko

askatasuna bermatzen du. Horregatik guztiagatik, kulturaren unibertsoan,

bereziki bere hastapenetan, jatorri sozial pribilegiatuari loturiko baldintzak

mesedegarriak izan ohi dira kulturgileentzako premiazkoak diren

ahalmenak sortzeko. Eskola kapitala ez ezik, ausardia eta antzeko

gaitasunak, etekin materialei buruzko axolagabetasun erlatiboa, gizartea

behatzeko “sena” eta joera berriak sumatzeko artea ere oinarrizko

ahalmenak dira ikuspegi sinboliko batetik. Horiek guztiek erantsitako

gaitasuna ematen diete kulturgileei.

Zalantzarik gabe, gizarte estratifikazioak ezarritako kokapenak

eskola kapitala eta baliabide kultural legitimoak eskuratzeko aukerak

baldintzatzen ditu. Halarik ere, kokapen hori ezin da definitu era

murrizgarrian irizpide ekonomiko hutsen arabera, askotan gertatu den

bezala. Kulturaren sarbidea ez dago ezinbestean talde ekonomikoen

osaketari loturik, ez bederen horri soilik. Oso ezaguna da, adibidez,

mailaketa sozioekonomikoan kaltetutako klase eta talde sozialek nozitzen

duten kultura bazterketa. Irizpide ekonomikoekin batera, baina, kultura,

erlijioa, etnia edo hizkuntza taldearen araberako kokapenak ere eragina

dauka aktore sozialen ahalmen kulturaletan. Beraz, desberdintasun sozialen

mapa egitean ekonomiatik bereizitako beste baliabide sozial batzuen

banaketa asimetrikoa ere aintzat behar da hartu era guztietako murriztapen

ereduak ulertu ahal izateko. Ildo horretatik abiatuz, errenta maila bezain

oztopo garrantzitsua izan daiteke hizkuntza- edo kultura-talde baztertuetako

kide izatea legitimaturiko kultura gaitasunak lortzeko unean. Estatuak

kultura legitimo modura ofizialdutako kultura nagusitik landa geratu dira

egoera horretan dauden gizarte eragileak; hizkuntzari dagokionez, kultura

nagusiaren eramaile den hizkuntza-kode nagusitik aparte, hain zuzen ere.

119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!