26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ahal dira gogoetarako. Baina, jolas intelektualak aukerak ematen ditu

baldintza errealetan baino arrisku gutxiago eskatzen duten irtenbideak

bilatzeko. Izan ere, errealitatetik urruntzeko aukera hori disposizioa ez ezik

lanketa sinbolikoen beharrezko baldintza bat da. Hari beretik, hainbat

autorek esandakoa ekarri behar dugu gogora. Coserrek, adibidez, hurbileko

esperientzietatik abiatuz, unean uneko zeregin pragmatikoetatik haratago

dagoen zio bat garatzeko ahalmena egotzi dio intelektualari (Coser, 1968:

10). Gouldnerrek, bestalde, testuinguruari buruz independentea den

hizkuntza jasoa erabiltzeko gaitasuna esleitu dio (Gouldner, 1980: 49).

Ahalmenak ahalmen, escholéak bideratutako gaitasun “libre” eta “garbiak”

praktikaren munduan gertatzen denari buruzko ezjakintasunaren ifrentzua

dauka, ezjakintasun praktikoarena, bederen. Areago, ezjakintasun horren

ezjakintasuna ere inplikatzen du, kultura habitusak ez baititu aintzat hartzen

habitusa bera ahalbidetu duten baldintza sozial eta ekonomikoak.

Hementxe aurkitzen dugu, beraz, kulturgilearen egoeraren

paradoxaren sustraia. Itxuraz, determinazioei buruzko independentzia

premia ekonomiko eta sozialetatik urrunduz baino ez da erdiesten;

independentzia hori, alabaina, ez da librea eta hautazkoa, askok eta askok

hala bizi badute ere. Aitzitik, independentzia gizarte hierarkietako posizio

jakinei lotuta dago hertsiki.

Kulturaren unibertsoek errealitate anbiguoan dituzte euren oinarriak,

ondorio anbibalenteak dauzkan banaketaren emaitza dira eta. Escholéak

hautsi egin du ekoizpenaren eta premien munduarekin, eta horrek jarduera

sinbolikoaren liberazioa eragin du. Liberazio horrek, ordea, deskonexio bat

ere badakar, banaketa bat, elbarritze bat. Hari beretik, hausturaren emaitzak

esparru autonomo berezituen sorrera bideratzen du; esparruok berariazko

arauaren inguruan eratzen dira, hots, dogma esplizitu eta kontziente modura

157

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!