26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ikertzen ahalegindu dira, alegia, mugimendu horiek agertzen dituzten

baliabideetatik haratago aztertzeko saioak egin dituzte den-denek. Halatan,

autore horien arabera, gizarte kapitalista garatuek modernizazio prozesuan

bizi izandako eraldaketari lotuta legoke gizarte mugimendu berrien sorrera.

Ikuspegi horretan, gizarte mugimendu berriak gizarte postindustrialetako

berariazko mugimenduak izango lirateke, mugimendu burgesa XVIII eta

XIX. mendeetako baldintzen ondorio izan zen modu berean eta langile

mugimendua XIX eta XX. mendeetakoena izen den modu bertsuan.

Ikusirik historiako gizarte egitura bakoitzak bere mugimenduak

sorrarazi dituela, gizarte mugimendu berriak kapitalismo garatuaren

kontraesanen emaitza logikoa direla ondorioztatzen da Gizarte Mugimendu

Berrien ikuskeran. Horrela, gizarte mugimenduen eta egintza kolektiboaren

azterketa haien sortzaile den ordena sozialaren azterketa bilakatu da

europar ikuspegian. Modernizazioak iraun duen arorik luzeenean —industri

iraultzatik Bigarren Mundu Gerra bukatu arte, behinik behin—

Mendebaldeko gizarte mugimendu nagusia langile mugimendua izan da.

Baina, gatazka belikoaren ostean Ongizate Estatua hedatu den heinean,

bestelako aktore politikoak sortu dira langileriaren ondoan. Mugimendu

horiek eta langile mugimendua hainbat gauzatan bereizi dira: kokapenean

—lehengoek gizarte zibilean daukate beraien tokia esparru hertsiki

politikoan baino gehiago—, egintza moduetan —mugimendu berriek

egintza zuzena eta berrikuntza kulturala bultzatzen dituzte— eta oinarri

sozialetan —klase ertainak dira mugimendu berrien gizarte euskarri

nagusia—, besteak beste.

Gizarte mugimendu berrien sorrerari buruzko egiturazko azalpenak

era askotakoak izan dira. Azalpen horiek guztiak, haatik, gauza batean

datoz bat: mugimenduak modernizazioak oldarka sustatu dituen indarren

347

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!