26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. Unibertsitatearen nagusitasuna kultura esparruan.

Tradizio akademikoa

La universidad occidental (…) está todavía en condiciones de ofrecerle al

intelectual un espacio casi utópico en el que la reflexión y la investigación

pueden ir de la mano, aunque bajo nuevas coerciones y presiones (Said, 1996:

90).

Soziologia historikoaren ikuspegitik oso interesgarria da

Mendebaldeko kultura esparruaren hazia osatu zuten erakundeen

berrikusketa egitea, Coserrek egiten duen bezalaxe. Halaz ere, haren

azterlanean ez dira aintzat hartzen gure ustez garrantzizkoak diren

alderdiak, alegia, ez da nabarmentzen erakunde horietako bakoitzak

kulturgintza esparruaren eraketan izandako pisu erlatiboa eta erakundeei

atxikitako kultura eragileek jasotako kontsakrazio bereizgarria.

Konparaziozko irizpide horri erreparatzen badiogu kulturaren

unibertsoaren gunea historikoki osatu duen oinarrizko erakundea

unibertsitatea izan dugu. Gune hori Erdi Aroan sortzen hasi zen, elizaren

instituzioak zeukan kultura monopolioaren aurkako borrokan. 79

Unibertsitatearen historia ezagutzeko denboran oso atzera jo behar bada ere

(Durkheim, 1982: 99-126; Neave, 2001: 49-55; Burke, 2002: 52-53), Aro

Modernoan ezagutzak eskuratu duen nagusitasunak, hau da, ezagutza modu

sistematikoan ekoizteko, metatzeko eta transmititzeko premiak, berebiziko

lehentasuna eman dio instituzio horri egungo gizarte esparruetan. Halatan,

unibertsitateari atxikitako kultura eragileen agintaritza ere gailena da oso,

beste kulturgile batzuenaren aldean. Intelektual akademikoek osatzen dute,

79 Oso argigarria da Durkheimek XII. mendetik aurrera Frantziako Erdi Aroko

unibertsitatearen sorrera eta garapenari buruz egin zuen azterketa; bertan ikusten da nola

sortu zen maisuen korporazioa elizaren hezkuntza monopolioari aurre eginez eta elizatik

apurka-apurka emantzipatuz. Elizatik aldentzea, hartara, unibertsitate eta kultura esparru

autonomo modernoaren eraketarako ezinbesteko baldintza izan da (Durkheim, 1982).

218

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!