26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

lehen pauso horrek intelektualak ustez berezkoa duen bikaintasunaren

hezur muina zehazten du: aurrez aurre jartzen ditu maître-penseur delakoa

eta kulturgile eskasa, buruz buru ideologoa eta teknikaria, bekoz beko

intelektual humanista eta intelektual “praktikoa”, aurkiz aurki zientzialaria

eta dibulgatzailea.

Hautatutako erreferentzi eredua edozein delarik, intelektualen

kategoria definitzen duten kulturgileek euren buruari egotzitako

ezinbesteko ikurra izan da bikaintasuna. Haatik, esan dugun moduan,

bikaintasun intelektualak era askotako adierazpen eta itxurak hartu ditu.

Ikuspuntu orokor batetik, baina, ezaugarri bik osatzen dute bereziki

intelektualari esleituriko nagusitasun hori. Lehenengo ezaugarria haren

ahalmen teknikoan edo kognitiboetan oinarritu da; bigarrena, aldiz, izaera

moralean. Biak elkarloturik daude, bata bestearen ondoriotzat jotzen baita.

Lehen ezaugarriaren arabera, intelektualak maila goreneko gizaki

gisa agertzen dira, kapital sinboliko modura diharduten ezagutza eta

gaitasun kulturalen jabe direlako. Trebetasun horiek adierazpen gaitasuna

hartzen dute barne. Hartara, intelektualei buruzko irudikapen gehienetan

azaltzen da dimentsio kognitiboa, kulturgileari dagokion ezaugarri gisa.

Dudarik gabe, identifikazio irizpiderik garrantzitsuenetakoa da. Dimentsio

hori, Berrio eta Saperasen ustez, “metadiskurtsoa” sortzeko ahalmenean

adierazten da, hain zuzen (Berrio, Saperas, 1993: 149).

Metadiskurtsoaren bitartez, hitzak, soinuak eta beste zeinu sistema

batzuk erabiliz, intelektualak mundua esplikatzeko funtzioa betetzen du.

Metadiskurtsoa dela medio, intelektualak ordena jartzen du gizarte

konplexotasunean, eta ordenamendu horren berri ematen die beste gizakiei.

Halatan, egiten dituen jarduera guztietan komunikazioaren bidez adierazten

68

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!