26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

faktoreren mende egon ohi da: gabezia sentimenduen indarraren mende,

batetik —tokian tokiko nahigabearen sakontasuna hainbat eratakoa izan

baitaiteke— eta erasanik dagoen taldearen tamainaren mende, bestetik.

Zalantzarik gabe, bere konplexotasuna kontuan hartuta formulazio

teoriko horrek aurrerapausoa ekarri zuen lehenagoko azalpenen aldean.

Izan ere, ez zuen frustrazioaren eta erasoaren arteko koerlazio

automatikorik ezartzen —doktrina beraren lehen bertsioak egiten zuen

bezala— eta esplotazioa edo gabezia irizpide objektibo soiltzat jotzen ez

zituenez, gizarte egoera batek hobera egiten zuenean ere biolentzia

gertakarien zioa azaldu ahal izateko aukera ematen zuen. Formula hori

egokia izan zitekeen, bestalde, 60ko hamarraldian jazotakoa ulertzeko.

Halaz ere, alderdi psikologikoetan jarritako arretak —Smelserrek eta

ikuspegi estruktural-funtzionalistak egiturazko determinatzaileei emandako

garrantzia alde batera utzita— eztabaida handiak sortu zituen.

1970eko hamarraldiak paradigma aldaketak ekarri zituen gizarte

mugimenduen azterketara. Aldaketa horiek ez ziren izan garai hartara arte

indarrean egondako doktrinen kritikaren emaitza soila. Hein batean,

Mendebaldeko gizarteetan buruturiko eraldaketek eragindako ondoriotzat

ere hartu behar dira. Halatan, mundu intelektualaren barneko faktoreak eta

mundu sozialaren kanpoko gertakariak nahasi ziren gaur egun nagusi diren

eredu teorikoen sorrera unean (Pérez Ledesma, 1994: 82). Ezaguna da

Europan eta Estatu Batuetan 60ko hamarralditik aurrera sortu zen

mugimendu eta protesta uholdea. Mugimendu horien behaketa zuzenak

bertan behera utzi zituen ohiko ikuspegi teorikoen interpretazioak. Une

hartan ezinezkoa zen protesta egintzetan parte hartzen zuten gizakiak

gizabanako anomiko eta irrazionaltzat jotzea. Aitzitik, adituek ikusten

zuten gizaki razionalak zirela, gizartean ondo integratuak, erakundeetako

338

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!