26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Zer dakar zehazki desmitifikatzaile agertzen den baina, era berean,

Modernitatearen elementurik preziatuena ezabatzen duen razionalizazio

prozesu horrek? Labur adierazita, razionalizazio prozesuak razionaltasun

formal-instrumentalaren zabalkunde progresiboa dakar, razionaltasun

substantzialaren kaltetan. Auzi horri dagokionez, razionaltasun forma

guztiak ez direla aldi berean bateragarriak dioen printzipioa betetzen da

(Weber, 1979: 20-21). Hortaz, Aro Modernoan esparru formal-

instrumentala gizarte bizitzako esparru guztietara hedatu da, eta den-

denetan sustraitu da, eraginkortasunaren izenean.

Hasiera batean, razionalizazio prozesuak barnean hartu zuen

ezagutza zientifiko eta teknikoaren zabalkundea. Hori dela eta, sineskeria

magikoen aurka burututako pentsamenduaren garbikuntza modura agertzen

zen razionalizazioa; pentsamendu berriaren aplikazioaren ondorioetako bat

prozesu naturalen kontrolak izan behar zuen. Baina, hasierako asmo horrek

ustekabeko emaitzak izan ditu, gero. Halatan, Horkheimerrek eta Adornok

menderatzearen jatorria atzematen dute asmo horretan. Haien arabera,

natura menderatzeko joera autokonpultsio, galera eta sakrifizioaren

barneratze modura itzuli da gizakien baitara, halako moldez non, kanpoko

naturara ez ezik beste gizakiekin dauzkaten harremanetara ere zuzendu

duten gizakiek prozesu hori. (Horkheimer eta Adorno, 1987: 47-48)

Weberren ustetan, ez bakarrik izadian baita esparru sozialean eta

esparru politikoan ere hezurmamitzen da razionalizazio prozesua;

zehazkiago esanda, hura estatu kapitalistaren eraketan islatu da bereziki—

estatu modernoan eta lege formalean—, non egitearen eta pentsatzearen

oinarri substantzialak desagertu egin diren poliki-poliki. Ildo beretik,

teorizatzaile kritikoen arabera, subjektuaren eta arrazoiaren “guztiahaltasun

satanikoek” aginte katea modura ezarri dute munduaren egitura

283

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!