26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gizarte sistema inbaditu duten indarrak —razionaltasun instrumentalaren

eta kultura menderatzearen molde berriak— utzi beharko ditu estalkirik

gabe “bizitzaren politikaren” barneko autonomia egitasmoak aurrera

bultzatu ahal izateko. Zeregin horretan, tokian tokiko eginkizun

mugatuagoak hartu arren euren gain, kulturgile eredu zenbaitek euren lan

sinbolikoak jasoko dituzten jarduera guneak aurkitu ditzakete gaur egungo

gizarteetan ere. Agian ezin izango dute jardun behinolako aginte

mailarekin. Agian beste agertoki sozial batzuk baliatu beharko dituzte.

Baina, nabarmendu nahi dugu, orain arte deskribatu dugun gaurkoa

bezalako krisi egoera batek tradizio intelektual batzuen beherakadarekin

batera, aurreko ereduen birdefinizioa, egokitzapena baita tradizio berrien

sorrera ere ahalbidetzen duela. Hala, testuinguru berriaren sorrerak, kultura

jardunerako aukera baldintzak finkatzean, kultura esparruaren

konfigurazioa aldatzen du.

5.2.2. Politikaren eta kulturaren artean: gizarte mugimendu berriak

jarduera intelektualerako gune modura

Kultura esparruaren eta tradizio intelektualen berreraikuntza

testuinguru sozialaren aldaketaren araberakoa izan ohi da, halabeharrez.

Hori horrela izanik, testuinguruaren azterketak, esparru

soziopolitikoarenak, alegia, tradizioaren asmaketa berriak hartuko duen

norabidea erakutsi liezaguke. Lehenago adierazi den moduan,

politikagintza eredu berrien arabera gizartean diharduten aktore politikoak

ditugu gaur egun, besteak beste, gizarte mugimenduak. Baina, gizarte

mugimendu berriak aktore politikoak ez ezik aktore soziokultural

garrantzitsuak ere badira egungo gizartean. Hala, egintza kolektiboa

bideratzen duten eragile kultural eta politiko gisara eratu dira Beranduko

324

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!