26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

esparrua. Baina, halaz ere, egitura politikoaren babesean jarduten du,

erakunde politikoek ipintzen baitituzte kulturaren birsorkuntzaren

oinarrizko bermeak.

Ezin da ahaztu, Erdi Aroan, Errenazimentu garaian eta leku askotan

geroago ere, kultura legitimitatea instantzia tradizionalen mende egon zela

—erlijioaren mende, nagusiki—, harik eta kanpoko instantzia horien

mendekotasunetik irteten hasi zen arte. Hartara, esparru propioa eratzeko

baldintza historikoak Aro Modernoan baino ez ziren agertu. Eraketa hori,

esan bezala, estatuen babespean burutu zen. Izan ere, Modernitatean

sortutako ordena politiko eta sozialak legitimazio premia larriak zeuzkan.

Legitimazio lanak betetzen zituzten kultura eragileak —euren garrantzi

sozialari eta metaturiko baliabideei esker— aristokrazia eta elizaren

zaintzapetik libre geratu ziren pixkanaka, bai haien mendekotasun

sozialetik bai ekonomikotik ere. Hori izan zen emantzipazio bidean

egindako lehen urratsa. Gero, hezkuntza sistema formala eta hautespen eta

kontsakrazio intelektualerako berezko instantziak garatu ahala, botere

egitura burgesetatik aldentzeko pauso gehiago eman ziren kulturaren

esparruan.

Kulturaren bereizketa prozesuan zehar ugaldu egin ziren,

halabeharrez, kontsakrazio intelektual eta artistikorako erakundeak,

akademiak eta saloiak, esaterako. Gune horietan, bereziki XVIII. mendetik

aurrera —gortearen eta gorteko artearen desagerpenarekin batera—

aristokrazia gero eta gehiago nahasi zen intelligentsia burgesarekin.

Horrela, burgesiaren pentsamoldeak eta haren kontzepzio artistiko eta

moralak bereganatu zituen. Gehitu egin ziren, era berean, zabaltze

erakundeak ere, hala nola argitaletxeak, antzokiak, elkarte zientifikoak eta

kulturalak. Hazi egin zen, azkenik, publikoa bera. Halatan, publiko

111

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!