26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ereizketa progresiboa kultura eragileek berariazko baliabide kulturalak

metatu zituzten heinean gauzatu zen.

Kultura esparrua harremanezko gunea da, giza eragilez, erakundez

eta haien arteko harremanez osaturikoa. Kulturgileak baliabide urri eta

baliotsuen alde lehiatzen dira bertan. Baliabide kulturalen banaketa

asimetrikoak ezartzen ditu kulturgileen kokapen objektiboak esparruan.

Haren barnean batzuk intelektual garrantzitsuak dira, beste batzuk, aldiz,

intelektual izan guran aritzen dira norgehiagokan. Den-denek, baina,

partekatzen dituzte esparruaren interesak eta grinak —kulturarenak,

alegia—.

Harremanezko ikuspegi horrek behin betiko saihesten du

intelektualen definizio positibisten auzia azterketa soziologikoan. Izan ere,

nor den intelektuala eta nor ez, nork betetzen dituen “benetan” beharrezko

ezaugarriak eta nork ez, nork ordezkatzen duen une bakoitzean

intelektualaren esentzia eta nork ez: eztabaida horiek kulturaren esparruan

etengabe lehian dauden edukiak izan ohi dira, mundu sozialean lehian

dauden bezalaxe gizarte errealitateari buruzko beste hainbat definizio.

Hartara, intelektualei buruzko azterketak ezin du helburutzat hartu

intelektualaren behin betiko definizio arau-emailerik eskaintzea. Aitzitik,

kulturgilearen definizioa bera aztertu nahi den problemaren osagaia dela

ulertu behar da.

Kulturaren esparruan sartu ahal izateko gaitasun espezifiko batzuk

eduki behar dituzte gizarte eragileek. Esan nahi baita, kulturaren

unibertsoak zentzua hartzen du gizaki jakin batzuentzat gizaki horiek

baliabide zehatz batzuen jabe direnean. Baliabide kulturalen erdiespenak,

jakina, prestakuntza prozesuak behar ditu. Baina, eduki esplizituen jabetze

674

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!