26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Arestian esan dugunez, 1960/70eko hamarraldietan gertaturiko

kultura susperraldia euskal nazioaren bestelako ikusmoldea zekarren

definizioarekin batera eta, hartara, euskal nazionalismoaren pizkundearekin

batera gauzatu zen. Uztardura horrek, zalantzarik gabe, gaur egunera arte

euskalgintzan ainguraturik egon den erreferentzi markoaren oinarri

nagusiak jarri zituen. Sortzen ari ziren euskal elite kultural eta politiko

gazteek irudikaturiko definizio berrian euskaldunen zapalkuntza kulturalak

jatorri politikoak zeuzkan; ondorioz, mendekotasun horretatik askatzeko

jarduera kulturala lan politikoaren barnean kokatu behar zen. Euskara

euskal nortasun kolektiboaren —eta nazioaren— osagai bilakatu izanak,

ondorio nabarmenak izan zituen euskal hizkuntzaren eta kulturaren

berreskurapen eta modernizazio lanetan. Areago, esanahi berria eman zien

egintza horiei, esanahi politikoa bere zentzurik zabalenean. Halatan,

interpretazio marko horretan, euskararen eta euskal kulturaren aldeko

egintza oro jarduera politikoaren arloan jarri izan zen. Horrenbestez,

1960ko aldaketa kultural eta politikoek abian jarri zuten, zalantzarik gabe,

mugimendu zabalaren egintzaren ondorioz euskal mundu abertzalean

sustraitu zen erreferentzi marko berriaren sorrera prozesua (Benford, Snow

eta Huntek landutako framing process delakoa).

Bestalde, frankismoaren azken garaiko euskal gizartean erresistentzia

nazionalistak ezkutuan burutzen zuen politikagintzak oso adierazpen

mugatuak zituen. Izan ere, egintza politiko nazionalista ez zen gizarte

bizitzaren guneetatik bereizita zegoen esparru publiko batean kokatzen.

Halatan, erregimenak ezarritako debekuen ondorioz, ez zegoen ageriko

jarduera politiko legitimorik bideratzeko aukera handirik. Testuinguru

horretan, frankismoak 60ko hamarkadan baimendutako ekonomi eta gizarte

aldaketek zabalduriko egoera berrian, kulturgintzak berebiziko garrantzia

eskuratu zuen, ez soilik kulturaren adierazpen soil gisa, baita euskal

530

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!