26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

daudenez gero, esparrua bera borrokagune gisa agertzen da, baita indar

gune modura ere. Ondorioz, menderatzaileen eta mendekoen arteko indar

koerlazio jakin batek ezaugarritzen du esparruaren une bakoitza. Egoera

hori, dena den, aldakorra izaten da, eragile sozialak indarrean dagoen

abagunea mantentzeko edo eraldatzeko tirabiran agertzen baitira etengabe.

En termes analytiques, un champ peut être défini comme un réseau, ou une

configuration de relations objectives entre des positions. Ces positions sont

définies objectivement dans leur existence et dans les déterminations qu´elles

imposent à leurs occupants, agents ou institutions, par leur situaton (situs)

actuelle et potentielle dans la structure de la distribution des différentes espèces

de pouvoir (ou de capital) dont la possesion commande l´accès aux profits

spécifiques qui sont en jeu dans le champ, et, du même coup, par leurs relations

objectives aux autres positions (domination, subordination, homologie, etc.)

(Bourdieu eta Wacquant, 1992: 72-73).

Esparruaren harremanak osatzen dituzten norgehiagokan esparruaren

beraren definizioa eta zedarritze egitura egon ohi dira auzitan. Halatan,

amaigabeko eztabaidak sortzen dira esparruan parte hartzeko eskubidea

nork duen erabakitzeko, alegia, delako mikrokosmosaren zilegizko kidea

definitzeko. Horregatik, definizioa aldakorra izatean, esparruaren

kontzeptua sistemarena baino malguago agertzen da analisirako tresna gisa.

Izan ere, soziologian maiz erabilitako sistemaren kontzeptuak itxitasunaren

ideia dauka itsatsita. Esparruaren nozioak, aldiz, bazterrean uzten ditu

sistemaren esanahiak barne hartzen dituen funtzionalismoa eta

organizismoa. Kontzeptuak itsatsita dituen ideien arabera, sistemaren

barnean funtzio komunak betetzen dira, eta bertan barne kohesioa eta

autoerregulazioa nagusitzen dira. Aitzitik, arestian esan den legez, esparrua

indar harremanen eta zentzu harremanen bilgunea da, eta bertan gertatzen

diren lehiek esparruaren aldaketa daukate xede. Ezinbestean, etengabeko

aldaketa bizi duen gunea da esparrua. Esparruaren egoera jakin batean

hautematen den koherentzia edo oreka, beraz, gatazka eta lehiaren emaitza

izan ohi da, ez egitura baten autogarapen immanentearen ondorioa.

92

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!