26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eta aurrekoak bereizi nahian. Horrela, ugari izan ziren euskalgintzaren

barnean zenbait ekinaldi bereizi ondoren, Txepetxen lanari azken aro berri

bat ireki izana egotzi zioten azterketak: diskurtso eta praktika berriaz hitz

egin zen (Muniozguren, 1992), mugimendu sozial euskaltzale berriaren

sorreraz, aro berriaz (Amonarriz, 1993), edo euskalgintza berriaz

(Amonarriz eta Arruti, 1998), besteak beste. Modu inplizituan edo

esplizituan, era horietako adierazpenen bitartez euskalgintzak berak

amaitutzat eman nahi izan zuen ziklo bat —krisiarena, zatiketa politikoena,

geldiunearena— eta hasiera eman nahi izan zion beste bati. Kulturgileek

aitortzen dutenez, ziklo horren faktore eragileetariko bat, ez bakarra, baina

bai oso garrantzizkoa, Txepetxek euskalgintzan sortutako paradigma

teorikoa izan zen.

Uste dut horrek eduki duela bai eragina. Txepetxen eragina bistan da, Txepetx

ez zegoela lerratuta dikotomia horietako ez batean ez bestean, nahiz eta gero

norbaitzuentzako izango zen ez dakit zein multzoren pentsalaria, ezta? Ez

politikoki sekula hor egon delako, eta hori ez da nire iritzia, hori ikusi egin

daiteke Txepetxen ibilbidea zein izan den, baizik eta Txepetxek esaten zituen

ereduak eta gauzak igual gertuago egokitu zaizkiolako multzo baten zeretik

bestetik baino. Baina, hor, bai, nik uste dut, eragin handia izan dela (10.

Elkarrizketa).

Zinez, Txepetxen lanak euskalgintzaren barnean jaso zuen harrera ez

zen nolanahikoa izan. Batetik, erakunde autonomikoek ezarritako

instituzionalizazio politikoaren ondorioz hizkuntzaren aldeko egintza

politikagintzari —zehazki esparru politiko nazionalistari— lotzen zion

erreferentzi markoak agortuta zirudien. Euskalgintzaren zatiketa eta

mugimenduaren eta instituzio autonomikoen arteko etena ziren horren

adierazpenik agerikoenak. Sánchez Carriónek proposaturiko jarduera

ereduak, hiztun komunitatea hartzean abiaburu gisa, aukerak eman zituen

korapilo politikoaren mataza euskalgintzaren barruan askatzen hasteko.

Izan ere, gero eta onartuago zegoen euskaldungoaren barnean era

605

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!