26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

alu —Nafarroaren kasuan, baina, hobetsi zen prozedura Foruaren

Hobekuntza izan zen eta ez zen erreferendumik egin. Foru Hobekuntzan

esplizituki baiezten da Nafarroa espainiar nazioaren zati bat dela eta ez da

inolako aipurik azaltzen gainerako hiru herrialdeekin bat egiteko aukeraz—

. Estatutuaren eta ondorengo instituzionalizazio soziopolitikoaren inguruan

sortutako jarrera kontrajarriek arrail sakona zabaldu zuten euskalgintzaren

oinarri soziala izandako nazionalismoaren barnean, zehazki esateko,

autonomiaren aldeko nazionalismo kontserbadorearen eta haren aurkako

ezkerreko nazionalismoaren artean. Bestalde, bi erkidegoen eskumenen

kudeaketak eta horrek zuzenean eragindako instituzionalizazioak ondorio

eskergak eduki zituzten euskal kultura esparruaren eraketa hasi-berrian.

Beraz, aztertzen ari garen aldaketa politikoan leudekeen askotariko

dimentsioak alde batera utzita, eraikuntza autonomikoak

instituzio/mugimendu dialektikan eragindako gorabeheretan jarriko dugu

arreta hemendik aurrerako gogoetan.

Estatutua onartu ondoren eta nazionalismo kontserbadorearen

hegemoniaren gidaritzapean, estatuak transferitutako eskumenen kudeaketa

bideratu asmoz zenbait gizarte arlotan sortutako eraketa administratiboak

instituzionalizazio autonomikoa jarri zuen abian. Prozesu orokor modura

hartuta, instituzionalizazio politikoak bi alderdi izan ohi ditu. Lehenik,

azpiegituraren ikuspegitik, gizarte bizitzako jardun esparruak barnean

hartzen dituzten burokrazia oso razionalizatuen sorrera ekarri ohi du.

Bestela adierazita, instituzionalizazio politikoaren prozesuak martxan

daudenean, burokrazia berriek berenganatzen dituzte gizarte bizitzako

jardun esparruei dagozkien auzien eztabaida, kudeaketa eta ebazpena.

Gizarte auziei buruzko eztabaida esparru instituzionaletan kokatuta egonik,

gizarte bizitza eta gizarte harremanak despolitizatu egiten dira; horrela,

gero eta gehiago aldentzen da gizarte bizitzatik bereizitako

547

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!