26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

egindako iruzkinek erakusten digute, ongi erakutsi ere, pentsalari publikoek

ekarri zuten berritasuna Lehen Modernitatearen agertoki publikora, baita

gizartean eta politikan ere bete zuten rol gero eta garrantzitsuagoa. Letra

gizonak (sic) herrialdeko garrantzi handieneko politiko bihurtu ziren XVIII.

mende erdialdera, dio Tocquevillek (Tocqueville, 1989: 155). 40

Zabalkuntza ahalmenak, beraz, botere gero eta handiagoa eman zion

kulturaren unibertsoari eta ordura arte ezagutu gabeko eragina kulturaren

jabeari.

Ele idatzia izanik kultura eragileen komunikazio eta eragin tresna

nagusia, ez da harritzekoa literatura izatea kulturgintzaren esparruan

sortutako lehenengoetariko saila XIX. mende amaiera aldean, esparru

erlatiboki autonomo gisa eta intelektualen benetako mintegi modura.

Literatura esparruaren eraketaz geroztik hezurmamitu egin zen

kulturgintzaren barruan progresiboki bereizitako askotariko atalen

garapena. Bestalde, literaturaren azpiesparruarekin batera eratu ziren arian-

arian artearen esparrua, esparru akademikoa —edo unibertsitatekoa—,

zientifikoa, mediatikoa baita komertziala ere, bakoitza bere erakunde eta

eragileekin, bere arau eta funtzionamendu logikarekin. Aldi berean,

unibertso horietako bakoitzaren eraketaren ostean lortu zuten erabateko

onespen soziala haiei zegozkien egileek —hala nola, idazleek, artistek,

unibertsitate akademikoek, zientzialariek edo kazetariek— eta tradizio

intelektualek.

40 Tocquevillek “idazleen” maila-igoerari buruz ematen dituen azalpenak ikus daitezke

“Estado social y político antes y después de 1789” lanaren lehen zatian, bereziki 23-25

orrialdeetan eta “El Antiguo Régimen y la Revolución” lanaren III. Liburuko lehen

atalean, 155. orrialdean eta hurrengoetan.

113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!