26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1.1.2. Pizkundearen modernotasuna

Jatortasuna eta modernotasuna —authenticity and modernity,

Fishmanen hitzetan— bildu eta bateragarri egin nahi izan zituen Eusko

Pizkundeak, beste mugimendu etnolinguistiko askok bezala. Bi irizpide

horiek gidaturik, alde batetik, galtzear zegoen jatortasun etnokulturala

jasotzera eta berreskuratzera bideraturik egon ziren garaiko kulturgileen

ahaleginak. Saio horiek emaitza oparoa utzi zuten filologian, historiaurrean,

antropologian, musikagintzan, ahozko literaturan, arkitekturan, folklorean

eta beste hainbat arlotan egindako bilketa eta azterketetan. Bestetik, baina,

modernizazio zurrunbiloaren barne-barnean sartuta zegoen mugimendu

soziokulturala, ez hizkuntzaren eremuan soilik, Euskal Herriaren

konfigurazio soziokulturalaz ziharduen ekinbide orotan baizik. Izan ere,

herri berreraikuntzan murgildurik, garaiko gizarte berrikuntzaren

oldearekin bat egiten zuen euskal elite kulturalak egintza erreformatzaileak

eta gizarte interbentzioak proposatzen zituenean: euskararen kodifikazioa

eta sustapena —language planning delakoa—, hezkuntza euskalduna edo

euskal gizartean kokaturiko euskal unibertsitatea, berbarako.

1918an Eusko Ikaskuntza sortu zenean, gizartearen gidaritza

intelektualera bideratutako elkarte zientifiko moduan eratu zen. Halatan,

elkartearen lehen Biltzar historikoan kideek adierazten zuten iritsia zela

unea euskaldunek beren iragan ikaragarria eta orainaldi bikaina

zientziaren argipean azter zitzaten, beraien etorkizuna hobetzeko

helburuarekin. 226 Erregulazio zientifiko hori beharrezkotzat jotzen zen

226 In Sociedad de Estudios Vascos, Primer Congreso de Estudios Vascos. Bilbo, 1918:

20 orr. [J. Urlak aipatua. Ikus Urla, 1988b: 382].

485

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!