26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

normalean indarrak enfrentatu baino anulatu egiten dira. Eta hori, horren

ondorioak oraindik ere pairatzen ari gara. Euskararen normalizazio prozesua

aurrerago egon zitekeen, seguruenik, gauzak gertatu izan ziren bezela gertatu ez

baziren. Bikoiztasuna, e…, orduan bai bitan banatzen da kasu guztietan (…)

xahutu dira lanak, xahutu da dirua (…) Eta horren antidoto gisa edo ukendu

miragarri gisa askotan etorri zan Txepetxen teoria (6. Elkarrizketa).

1987. urtean, euskalgintza urteetako krisialdi larrian murgildurik

zegoela, mugimenduaren barruan askok mugarritzat jotzen duten lan bat

argitaratu zen: Jose Mª Sánchez Carrión (Txepetx) ikertzailearen Un

Futuro para Nuestro Pasado liburua. Soziolinguistikaren arloan ordura arte

egindako saio gehienek ikerketa aplikatua jorratu baldin bazuten 294 ,

Txepetxek gogoeta teoriko bat plazaratu zuen bere tesian: hizkuntzen

ikaskuntzaren teoriatik abiatuz euskararen berreskurapenaren teoria

soziolinguistikoa aurkeztu zuen. Inolako zalantzarik gabe, euskalgintzaren

barruan berrikuntza modura jaso zen haren ekarpena. Lanari emandako

garrantziaren adibide adierazgarria da urte berean Jakin aldizkariak ale

monografikoa eskaini ziola. Bertan soziolinguista eta intelektual ezagunek

—I. Larrañaga, L. Oihartzabal, D. Amundarain, P. Agirrebaltzategi, J.

Azurmendi eta Ll. Aracilek— Txepetxen ekarpenari buruzko iruzkinak

idatzi zituzten. 295 Garai hartako euskalgintzan oihartzun handiko

soziolinguista zen I. Larrañagak zioenez, Txepetxek bere tesian egin duen

azalpen teorikoa kontutan harturik, soziolinguistikaren alorrean diskurtso

eta kontzeptualizazio berri bat jarri du martxan (Larrañaga, 1987: 26).

Aldizkari bereko beste artikulu baten izenburuak ere argi uzten zuen

Sánchez Carriónen lanketaren berritasuna azpimarratzeko asmoa:

“Diskurtso berria mintzaira zaharraren baitatik” (Azurmendi, 1987: 120).

Ildo beretik, antzeko ideia nabarmendu zuten hurrengo urteetan

euskalgintzan sortu ziren gogoeta zilegituek; hala, “berri” kalifikatzailea

maiz aipatu zen euskalgintzan sortutako hainbat testutan, orduko une hori

294 Batez ere Siadeco enpresaren inguruan egindakoek.

295 Ikus Jakin 42/43:“Euskararen Soziolinguistika” (1987).

604

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!