26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

lehia oraindik guztiz erabaki barik zegoen garaian, partekatu egin zuten

munduari buruzko baieztapenen sakratutasuna. Ordena tradizionalaren

desagerpenarekin batera, baina, erlijioak galdu egin zuen aldez aurretik

zeukan monopolio kognitibo eta sinbolikoa. Halatan, baztertuta geratu zen

zientziaren mesedetan. Harrezkero, zientziak eskuratu zuen ezagutza

legitimoaren estatutua. Egoera epistemologiko pribilegiatu horren

ondorioz, zientziak kokapen berezia izan du gizartean gaur egunera arte,

eta ezjakinek gurtu eta errespetatu egin dute hark sortutako ezagutza,

lehenago erlijioarena egin zuten bezalaxe.

(…) al menos a ojos de la opinión pública, la ciencia no era de hecho muy

diferente de la tradición: una fuente monolítica de “autoridad” en sentido

genérico (…) El papel legitimador de la ciencia, generalmente entendida de

forma positivista, perpetuaba ideas de verdad que, al menos en la cultura

popular, mantuvieron fuertes lazos con la verdad formular. Las luchas entre

“ciencia y religión” ocultaban el carácter contradictorio de sus pretensiones de

“autoridad incuestionada” (Giddens, 1997: 112, 121).

Hasierako zientziaren eta erlijioaren arteko harreman estua hainbat

lanetan azpimarratutako lotura izan da. 118 Nietzsche aspaldi ohartu zen

zientziaren jardueran jarritako fedea fede erlijiosoaren oinordeko zuzena

zela. 119 Lehen garaiko zientziak, bederen, oso-osoan hartu zuen erlijioak

utzitako ziurtasun sinesteen gunea. Izan ere, zientziaren hastapenetan,

ezagutza zientifikoa erlijioaren eranskina zen eta ez haren aurkaria.

Esaterako, Newtonen aroko fisikaren izpiritua bultzatu zuen ideiaren

118

Ikus, adibidez, Merton, 1977, 1980; Elias, 1994; Whitehead, 1994; Prigogine eta

Stengers, 1990; Giddens, 1997.

119

Honela zioen Nietzschek: Ez dago, zorrotz epaituz gero, “aurresuposturik gabeko”

zientziarik, horrelako zientzia baten pentsamendua pentsaezina da, paralogikoa: beti

egon behar du han filosofia batek, “sinesmen” batek horretatik zientziak norabide bat,

zentzu bat, muga bat, metodo bat, izateko eskubide bat atera dezan (…) Zientziarekiko

gure sinesmena sinesmen metafisiko batean dago beti bermaturik —guk ere egungo

ezagutzaren gizakiok, guk ateo eta antimetafisikook, guk ere geure garra milaka

urtetako sinesmen batek, Platonen sinesmena ere izan zen sinesmen kristau hark

irazekitako su hartatik ateratzen dugu, jainkoa egia delako, egia jainkozkoa delako

sinestetik (Nietzsche, 1997: 171-172).

290

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!