26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dio sinesteari; horrela hitz egiteak sinestea bera ere indartu egiten du.

Baina, egintza magikoak amarruen ezjakintasunetik abiatuta baino ezin dira

burutu. Bestela adierazita, egintza magikoek egintza horien hartzaile den

eragile sozialaren konplizitatea behar dute ezinbestean.

Gizarte ordena orotan egon ohi da biolentzia sinbolikoa. Modu sinple

batean esanez, gizarte eragileen konplizitatea baliatuta ezartzen den

bortizkeria da biolentzia sinbolikoa. Bortxa hori burutu ahal dadin, gizarte

eragileek ezjakinean egon behar dute eta, aldi berean, onespena eskaini

behar diote menderatzaileari. Hala, biolentzia gisa ezagutzen ez den

inposaketa onesten da prozesu horretan. Zerk ahalbidetzen du, hortaz,

menderatze mota hori? Ikus dezagun. Gizarte eragileek aurre-erreflexiboak

diren funtsezko premisa batzuk onartzen dituzte eskuarki, abiaburuok

naturaltzat jotzen dituztelako besterik gabe. Izan ere, bizi diren gizarte

munduko egitura kognitiboak erabiltzen dituzte euren praktika sozialetan.

Gizarte ordena jakin baten barnean jaiotzen garen une beretik ziurtzat

hartzen ditugu era horretako postulatu eta axioma asko; ia irakaspenik ere

ez dute eskatzen, ez dira zalantzan jartzen, azken finean, “ordenaren”

barruan egon ohi dira.

Menderatze orok izan ohi du beti alderdi sinbolikoa. Mendekoa

egoerari dagokion indarkeriaz ohartzen ez denean burutzen da benetan

menderatzea. Indar harremana, beraz, mendekoen sinestean oinarritzen da.

Halatan, mendekoen onespenarekin batera indar erlazioa zentzuzko

harreman bilakatzen da. Hori dela eta, gizartean eragile batzuek daukaten

botere sinbolikoa ezarpena nozitzen dutenen laguntzarekin baino ez da

gauzatzen. Mendekotasunak, ikusten denez, ez dauka zerikusirik

borondatezko morrontzarekin, konplizitatea ez baita jakinaren gainean

bultzaturiko egintza kontzientearen emaitza izaten. Konplizitatea bera

180

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!