26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

txertatuta daude hizkuntza kapitalari dagokionez. Elkarrizketetan

gogorarazten denez, euskararen egoerari buruz ikusten dituzten hutsuneak

nabarmenak izan arren, akademiko euskaldunak botere harremanezko

baldintza desegokietan bizi dira eta behartuta egoten dira, behin baino

gehiagotan, unibertsitate egituretara makurtzera.

Klaro, tartean daudenak irakasleak gara, ikerlariak eta guzti horiek, ezta?

Bueno, badugu ahots bat ere. Igual ez nahi bezain potentea edo, baina bueno,

erantzukizuna ere badugu. Baina, aldi berean, gehienek bizi egin behar dugu

eta, ordun, burua makurtu beharko dugu baldintzen aurrean aurrera egin ahal

izateko edo bizi ahal izateko edo duin ibili ahal izateko, ezta? (3. Elkarrizketa).

Elkarrizketatuek esandakoaren haritik, akademiko euskaldunaren

egoera zeharo paradoxikoa da, gizartean pribilegioz hornitutako eragile

soziala den arren, unibertsitatean mendeko egoera nozitzen duelako

kokapen sinbolikoari dagokionez. Hala, alde batetik, akademikoa

kontzientea da bere lanak habitus berezi bat eskatzen duela eta bere

lanbideak kokapen berezia daukala gizartean. Are gehiago, jakitun dago

kultura esparruko kide gisa estatus pribilegiatua egozten zaiola kulturgile

akademikoari, ekonomikoki aparteko saririk jasotzen ez badu ere. Hartara,

badaki bere ordaina guztiz sinbolikoa dela.

Unibertsitarioa, unibertsitarioa izateagatik, nire ustez, lanbide berezia da. Bere

buruarekiko konpromisoa hartzen du bere gaitasuna ahalik eta goren

mailaraino eramateko. Ez dakit hori konsagrazioa den edo beste motatako

ekitaldi mistiko erlijiosoa den (…) Unibertsitario izateagatik (…) hemen sozialki

oso estimatuak gara, baina gero ekonomikoki eta hori ba hutsaren hurrengoa

gara (…) Jende askok unibertsitatean sartu nahi du horregatik. Niri behintzat

hori iruditzen zait. Ez da nire kasua, ni beste kasualitate batzuk ekarri ninduten

unibertsitatera. Baina ikusi izan dut batzuetan unibertsitario izaerak

badakarrela hori (…) Unibertsitarioak geletatik edo laborategietatik ateratzen

denean gizartearen aurrean hori badu, beraz, konsagratua dago (…) Formalki

esaterakoan, gizartearen aurrean unibertsitateko kidea izateak estatusa

badauka, estatus soziala. Beraz, badu. (8. Elkarrizketa)

652

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!