26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

desitxuratu egiten du gaur egungo kulturgileen egoerari buruzko azterketa

ahalegin oro. Eta, maiz, denborazkanpoko kulturgile unibertsalista eta

egiaramailearen defentsak halako distortsioak eragin ditu.

Horrenbestez, Modernitatearen filosofiaren aldarrikapena ezin da

aitzaki izan aldakorrak diren baldintza sozial eta historikoetatik

aldendutako intelektualaren eredu ideala mantentzeko, unean uneko gizarte

zirkunstantziek ematen baitiote zentzua tradizio jakin bati. Onartuta

emantzipazioa eta ilustrazioa ordezkatzen duen tradizio intelektual bat

dagoela ere, Saidek gogorarazten digun moduan, balio horiek ezin dira

abstrakzio gisa ulertu, ez dira edozein baldintzatan zerbitzatzen diren

urruneko jaungoikoak eta.

Las representaciones del intelectual —las ideas que él/ella representan y la

forma de representárselas a una audiencia— están vinculadas siempre y así

deben permanecer, a una experiencia permanente en la sociedad, experiencia de

la cual forman parte (Said, 1996: 117).

Hargatik, ez dauka zentzurik XXI. mende hasieran denboraz

kanpoko intelektual eredu baten ideiari eustea, gizarte gorabeherek kutsatu

gabeko espazio unibertsalean bizi bailitzan kulturgilea. Ikusmolde hori

Bendak aspaldi aldarrikatu zuen idealari hurbiltzen zaio, ez gizarte

historiko aldakorrari. Izatez, Bendak izaera egonkorra egozten zien bere

ustetan apaiz balioak zirenei: zuzentasuna, egia eta arrazoiari. Uste zuen

toki eta denbora aldaketak gorabehera, irmo gorde behar zirela beti aipatu

balioak (Benda, 1975). Gisa horretako ikusmoldeak, baina, gizartetik eta

historiatik kanpo kokatzen zuen esparru intelektuala, jaungoikoen eremu

mitifikatu batean nonbait.

Arestian adierazi den legez, Beranduko Modernitateko

intelektualaren krisiari buruzko diagnostikoak kulturgileek denboran zehar

315

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!