26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Interpretazioak interpretazio, ezin dugu oharkabean utzi azterketa horien

ugaltzeak islatzen duena, alegia, Modernitatearen “ohiko” irakurketak

sorrarazten duen nahigabe intelektuala eta pentsamenduaren esparruan

egun nagusitu den egonezin kulturala, soziala eta politikoa.

Pentsalari ilustratuekin batera XVIII. mendean sortutako historiaren

filosofiatik abiatu zen Modernitatea. Zientziak eta arrazoiak, naturaren

menderatzean eta giza bizitzaren ezagutzan erabilirik, indar naturalen

kontrola ez ezik munduaren ulerkuntza, aurrerapen morala, erakundeen

zuzentasuna eta, azken finean, gizakiaren zoriontasuna ekarriko zutela

zabaldu zuten ilustratuek. Ustez, naturaren menderatze zientifikoak

ondasun materialen oparotasuna ekarri behar zuen urritasunari aurre

egiteko; arau razionaletan oinarrituriko gizarte eraketak, bestalde, giza

askapena bideratu behar zuen, mitoa, erlijioa eta sineskeria, azken batean,

boterearen erabilera bidegabea, behin betiko alboratuta utzi ondoren. Hitz

batean, Modernitateak gizateriaren emantzipazio proiektuari hasiera eman

behar zion. Horiek horrela, prozesuaren protagonista abantailatsuak

arrazoiaren eroaleak eta ezagutzaren sortzaileak behar zuten izan, alegia,

kulturgileak.

Alta, jadanik XIX. mendean, esparru ekonomikoan nahiz sistema

politikoan interes orokorraren izenean sortutako kontraesanek zalantzatan

jarri zuten gizateriaren emantzipaziorako bide bakar gisa aurkezten zen

Modernitatearen ideia. Zientzia, arrazoia, askatasuna eta giza ongizatearen

ustezko lotura razionalari razionaltasun instrumentalaren errealitatea

bizi dugun “bira postmodernoa” maila kulturalean ulertu behar da soilik. Hirugarren

erantzunak, azkenik, proiektu modernoak iraun irauten duela dio, molde erreflexiboa

daukan erradikalizatze fase batean murgildurik bada ere. Erreflexibitate horrek

bermatzen du Modernitatearen funtsezko jarraipena beste ziklo batean, hain zuzen ere,

“Beranduko Modernitatean”. Ikus Rodríguz Ibáñez, 1999: 138.

281

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!