26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kulturalak— eta nolako elkarrekikotasunak dauden euren artean. Oso

adierazgarria izaten da era guztietako gizarte errekurtsoen metaketa ikustea

gizarteko boteregune jakin batzuetan bilduta.

Orain arte egin den gogoetak ez gaitu eraman behar, dena den,

kultura boterearen eta kulturgileen ahalmena erabat erlatibizatzera. Edozein

gizarte ordenaren integrazioa ez da bideragarri egiten jarduera

intelektualaren laguntzari esker ez bada. Eta, integrazio prozesuek bezala,

iraultza sinboliko handiek ere kultura kapitalaren inbertsio handiak behar

izaten dituzte ezinbestean. Errotiko eraldaketa sinbolikoek pentsamolde eta

bizimoduen bestelakotze sakona dakartzate, eguneroko bizitzako dimentsio

sinboliko guztia hankaz gora jartzen baitute. Iraulketa horietan aldatu

egiten da eragile sozialek gizarte harreman eta hierarkiei buruz daukaten

ohiko begirada. Ondorioz, praktika sinboliko arruntenen dimentsio

politikoa, —hots, praktika horien alderdi arbitrarioa eta erreprimitua—,

azaleratzen da holakoetan. Horrela, une jakin batean aldatu egin daitezke

erakunde politikoak baita txandakatu ere alderdi politikoak gobernuan.

Baina, horrek ez du ziurtatzen aldaketa politikoa. Benetako aldaketa

politiko bat —politikari hemen eman zaion adieran, sistema sinbolikoetan

atxikirik dagoen indar erreprimitu gisa— pentsaezina da gizarte ordenari

aplikatzen zaizkion egitura kognitiboak eraldatu ezean. Hortxe eragiten

dute baliabide sinbolikoek eta euren eramaileek. Gizarte integrazioan eta

desintegrazioan, legitimazioan eta deslegitimazioan, zeregin horiexetan

hezurmamitzen da, hain zuzen ere, haien benetako gizarte boterea.

202

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!