26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

politikoak. Gizarte Mugimendu Berrien europar ikuskerak, ordea, gizarte

kapitalista garatuetan gertaturiko egiturazko aldaketetan oinarritzen du

egintza kolektiboaren molde berrien sorrera.

Badago bigarren desberdintasun bat bi paradigmen artean. Amerikar

ereduak gizarte mugimendu guztiak aztertzen ditu, inolako bereizketa

historikorik egin gabe mugimenduaren kontzeptua aplikatzean. Aldiz,

Gizarte Mugimendu Berrien ereduak mugimendu mota espezifiko bat

hartzen du aztergaitzat: hain zuzen ere, 60ko hamarraldian Mendebaldeko

gizartean agertzen diren gizarte mugimenduen esparrua. Izan ere, ikerketa

eremu horretan uste da zenbait gatazkagune, lehentasun estrategiko eta

kosmoikuspegi partekatzean, mugimendu horiek konfigurazio espezifikoa

osatzen dutela. Kategoria espezifiko horretan sartuko lirateke mugimendu

feminista, mugimendu bakezalea eta antimilitarista, mugimendu ekologista

eta antinuklearra, hainbat hiri mugimendu (auzo mugimenduak, okupak, eta

abar), giza eskubideen aldeko mugimenduak eta mugimendu zibilak, sexu

gutxiengoen eskubideen aldeko mugimenduak eta beste gutxiengo batzuen

aldekoak, Hirugarren Munduaren aldeko elkartasun mugimenduak eta,

zenbait autoreren ustez —Melucci eta Offe, kasu—, mugimendu

etnonazionalistak ere (Casquette, 1998: 100).

Gizarte mugimendu berrien azterketan aritu diren autoreek —

Touraine, Melucci, Cohen, Offe, Inglehart, Eder eta beste batzuk daude

horien artean— 138 ez dute “eskola” edo pentsamendu korronte bateratu bat

osatzen, tradizio teoriko bat baino gehiagotik abiatzen baitira. Halaz ere,

beraien azterketak hainbat puntutan elkartzen dira. Izan ere, gizarte

mugimenduen sorreran eragiten duten eraldaketa sozioestrukturalak

138 Touraine, Melucci eta Offeren proposamenen berrikusketa lagungarria egiten du J.

Apalategik (Apalategi, 1999a).

346

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!