26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gaitasunok ahalbidetu dituzten gizarte baldintzak estaltzen dituzte.

Hezkuntza erakundeen eragin ezkutua, bestalde, handiagoa da zenbat eta

luzeagoa eta elitistagoa izan haren barnean egindako egonaldia.

Hartara, oinarri oinarrian bizibaldintzak diren kulturaren baldintza

ahalbideak gune ikusezinean geratzen dira gehienetan. Bere azterketan

kulturgileak gutxitan hartzen ditu aintzat azterketaren beraren aukeraren

posibilitateak: lanaren munduari dagokionez, premien eta helburu

praktikoen neutralizazioak askatasun erlatiboa eskatzen du, ekoizpen

“seriotik” at jarduteko aukera, muturreko gabeziari lotutako esperientzia

negatiboetatik babesa; labur adierazita, jarduera intelektualak pribilegioa

exijitzen du.

Eskolak, hain zuzen ere, gizarte premietatik at —bereziki

produkzioaren mundutik at— dagoen unibertso paradigmatikoa osatzen

du. Eskola esparruari dagokion habitusa zeregin intelektualei itsatsita dago.

Ildo horretatik, eskolaren barnean eskuratutako gaitasun eskolastikoek

luzaroan iraun dezakete, haien erabileraren aukerak desagertu ondoren ere

—esaterako, lan munduan sartzearekin batera—. Gizarte eragile batzuek,

jakina, bazterrean utzi behar izaten dituzte eskolarenak berezkoak diren

disposizioak produkzioaren munduan sartzen direnean. Haatik, gaitasunok

berriz ere eguneratu eta gauzatu egin daitezke gizakiak kulturaren

esparruetan murgiltzeko aukera duenean, batik bat, eskolaren unibertsoari

loturiko eremuetan, esparru akademiko-unibertsitarioan eta esparru

zientifikoan, esaterako. Zalantzarik gabe, osorik burutzeko baldintzarik

egokienak aurkitzen dituzte gaitasun eskolastikoek gune horietan.

Eskola ikasketetan gertatzen den bezala, kulturaren esparruetan ere

egoera errealen antzekoak diren erronkak, frogak eta arazoak proposatu

156

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!