26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kuhnen “Iraultza zientifikoen egitura” lanak, adibidez, orientabide berria

ekarri zuen zientziari buruzko azterketetara (Kuhn, 1980a; Kuhn 1980b);

ekarpen horrek eragin handia izan zuen soziologiaren esparruan zientzia

gizarte instituzio modura aztertzen zuten soziologoengan —Mertonek

zuzendutako eskolan, esaterako—. 111 Harrezkero, ezagutza zientifikoaren

soziologien barruan bereizi zen lehen korronte garrantzitsua 70eko

hamarralditik aurrera garatu zen Strong Programme gisara ezagututako

proiektua dugu. Oinarrian, ezagutza zientifikoaren ekoizpenean eta haren

baliotasunaren egiaztatze prozesuetan parte hartzen duten gizarte eraginak

aztertzen ditu, printzipio filosofiko, historiko eta soziologiko multzo batetik

abiatuz. Programa horren arabera, zientzian ohikoa izan den egiazko

ezagutzaren ideiaren ordez sozialki onartutako sinesteen ideia nagusitzen

da. 112 80ko urteetatik aurrera beste ikusmolde batzuk ere landu dira

soziologiaren esparruaren arloan. Lan ildo berriak asko izan dira:

laborategiko bizitza azterketak 113 , programa erlatibista eta eztabaida

zientifikoen azterketa 114 , lan zientifikoaren ikusmolde etnometodologikoa,

diskurtsoaren azterketa eta erreflexibitatea 115 eta aktore-sarearen teoria 116 .

Modu batera edo bestera, lan horiek guztiek jarduera zientifikoaren eta

haren emaitzaren —ezagutza zientifikoaren— izaera soziala nabarmendu

dute. 117

Itxura batean hala badirudi ere, zientziaren oinarriak ahuldu dituzten

saioak ez dira modu arbitrarioan sortu. Aitzitik, zientziaren garapenak

111

Ikus Merton, 1977; Torres Albero, 1994.

112

Ikus Bloor, 1976; Barnes, 1977, 1980, 1987, 1995.

113

Ikus Konrr-Cetina, 1981; Latour eta Woolgar, 1995; Woolgar, 1995; Latour, 1995b.

114

Ikus Collins, 1992, 1995; Collins eta Pinch, 1996.

115

Ikus Woolgar, 1988, 1991; Mulkay eta Gilbert, 1995; Knorr-Cetina, 1995; Lynch,

Livingston eta Garfinkel, 1995.

116

Ikus Latour, 1992, 1995a.

117

Gai horren inguruko ikuspegi orokorra izateko, ikus González de la Fe eta Sánchez

Navarro, 1988; González de la Fe, 1993; Luján, 1993; Lamo de Espinosa, González

García eta Torres Albero, 1994; Iranzo et al., 1995; Iranzo eta Blanco, 1999.

288

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!